miércoles, 9 de marzo de 2011

Historia (6. gaia gerrak eta gatazkak)













1. Lehen mundu gerraren jatorria:
XIX. mendearen azken herenean eta XX. mendearen hasieran, Europan
antzeko indarreko bi bloke militar sortu ziren: Aliantza
Hirukoitza eta Entente Hirukoitza. Elkarrenganako ikarak, interes
kolonialek eta Austriak eta Errusiak balkanetan zituzten
anbizioek piztu zuten gatazka
1.1. Bake armatua (1890-1914)
Alemaniaren batasunaren ondoren, estatu hau nazioarteko
politikaren gidari bihurtu zen Bismarck kantzileraren politikari
esker. Honek aliantza sistema bat sortu zuen Alemania, Austria
eta Errusiaren artean (geroago Italia batuko zen). Aliantza
honek bi helburu zituen:
Frantzia bakartzea. 1870 gerraren ondoren Alsazia eta Lorena
galtzeak mendeku gosea piztu zion Alemaniari.
Balkanetako orekari eustea. Austriak eta Errusiak zuten
interesek gatazka sor zezakeelako.
Gilen I hil ondoren Gilen IIak hartu zuen agintea, honek,
Europan politika erasotzaileago bat egitearen aldekoa, Bismarck
kargutik kendu eta beste etapa bati eman zitzaion hasiera: Bake
armatua (1890-1914), ezaugarri hauek zituelarik:
Europako potentziak bi bloke militarretan banatu ziren:
Aliantza (Alemania, Auustria eta Italia) eta Ententea
(Frantzia, Errusia eta Britainia Handia).
Elkarrenganako beldurra eta mesfidantzak armamentu
norgehiagoka eragin zuen.

1.2. Potentzien arteko istilu armatuak
Koloniak zirela eta arazoak sortu ziren antzinako potentzia
(Britainia Handia eta Frantzia) eta estatu berrien (Alemania
eta Italia) artean
Otomandar inperioaren gainbehera zela eta, ere, liskarrak
sortu ziren Errusia eta Austriaren artean Balkanetako
herrialdeeanganako interesengatik.
1.3. 1914ko udako krisia
1914ko ekainaren 28an (Sanpedro bezpera) Austria-Hungariako
tronuaren oinordekoa zen Frantzisko Fernando artxidukea
Sarajevon erahil zuen serbiar batek.
2. Lehen mundu gerraren garapena (1914-1918)
Hasiera batean, hilabete gutxi batzuk baino ez zuela iraungo uste
zuten, baina lau urte iraun zuen azkenean. Entente Hirukoitzak
irabazi zuenean amaitu zen gerra.
2.1. Herrialde gerra eragileak eta gatazkaren aldiak
Gerra hau mundu gerra bilakatu zen. Turkia eta Bulgariak inperio
zentralarekin bat egin zuten eta beste aldetik, Italia
(aliantza hirukoitza utzi onderen), Errumania, Grezia eta Estatu
Batuek Entente Hirukoitza lagundu zuten.
Aliantza Hirukoitza Entente Hirukoitza
Alemania, Austria, Italia* Frantzia, Errusia, Britaina Handia
Turkia eta Bulgaria Italia, Errumania, Grezia, AEB
2.2. Mugimenduen gerra (1914ko abuztua)
Frantziarrek Alemaniarrak geldiarazi zituzten Marneko gudua,
Paristik kilometro gutxira.Alemaniak Errusia garaitu zuen
Tannenbergen eta Masuriako aintziretan.
2.3. Posizioen gerra (1914-1917)
Lortutako posizioak babestea zen helburua eta horretarako
lubakiak erabili izan ziren. Halete aliatuek bigarren mailako
eremuei eraso zieten ekialde eta mendebaldeko bi fronteen arteko
oreka hausteko asmotan: Mediterraneoan (Gallipoli),
Britainiarrek Afrikako alemaniar koloniak konkistatu zituztenk
eta Ekialde Erdikoan aliatuek Otomandar Inperioaren jabetzak
okupatu zituzten arabiar nazionalisten laguntzaz: Palestina,
Siria, Arabia eta Irak.

2.4. 1917ko krisia
Errusiako Iraultza eman ondoren, herrialde honek gerra utzi
zuen Brest-Litovsko Ituna sinatu ondoren.
Estatu Batuak gerran sartu zen. AEBak neutralak zirenarren
aliatuei hornidura saltzen zieten. Alemaniarrek salmenta hori
eragotzi nahi zuten eta 1915an Lusitania transatklantikoa
hondoratu zuten (1.200 hildako).
2.5. 1918ko erasoaldia eta gerraren amaiera
Aliatuek kontraerasoa egin zuten. Une horretan inperio
zentraleko herrialdeek barne arazoak zituzten: Austrian
mugimendu independentistak sortzen ari ziren, eta Alemanian
kutsu komunistako iraultza espartakista izan zen (Rosa
Luxenburgo)
3. Gatazka desberdina
Lehen Mundu Gerra inoiz izandako gatazkarik luzeena eta
odoltsuena izan zen. Baliabide material eta giza baliabide
guztiak mobilizatu behar izan ziren, eta hori zela eta, aldaketa
garrantzitsuak eman ziren gerran aritu ziren herrialdeetan.
3.1. Gerra luzea eta odoltsua
65 milioi soldadu mobilizatu ziren.
8 milioi hildako eta 9 milioi zauritu.
Hildako gehienak gizonezko gazteak zirenez, honek ondorio
garrantzitsuak izan ziteuen Europako biztanleriarentzat.
3.2. Atzeguardiaren mobilizazioa
Gerrako ekonomia
Emakumeak etxetik kanpo lan egitera behartuak, eta hori dela
eta herrialde askok eskubide politikoak aitortu zizkieten
emakumeei
3.3. Etengabeko aldaketa teknologikoak aplikatzea
Estatuek kapital kopuru handiak inbertitu zituzten ikerketa
zientifikoetan arma eraginkor eta hilgarriagoak lortze aldera.
4. Gatazkaren ondorioak eta bakearen antolaketa
Parisko Bakeak Europako mapa berri bat sortu zuen. Bi inperio
tradizionalak (Austria eta Otomandar Inperioa) desagertu ziren,
eta beste herrialde batzuk sortu ziren haien ordez. Alemaniari
baldintza gogorrak ezarri zitzaizkion, eta horrek nahigabe handia
eragin zuen bertan.
4.1. Parisko bakea eta Versaillesko Ituna (1919-1920)
Parisko Bakea garaitutako herrialdeek sinatutako itunak dira:
Versailleskoa, Alemaniarekin; Saint Germaingoa, Austriarekin;
Tianongoa, Haungariarekin, etab.
Parisko Bakeak hiru helburu izan zituen:
o Alemaniaren suspertzea eragoztea.
o Botereen oreka
o Errusia bakartzea (osasun lerro bat sortu zen).
4.2. Lurralde aldaketak
Alemaniako, Austria-Hungaruiako eta Turkiako Inperioek gerra
galdu eta desagertu egin ziren
Alemaniak bere kolonia guztiak galdu zituen Frantzia eta
Britainia Handiaren mesedetan eta Europako hainbat lurralde
ere: Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli zizkion, Poznam eta
Mendbaldeko Prusia Poloniarentzat izan ziren eta Sarre
Frantziak administratu zuen 15 urtetsn.
Austria –Hungariako Inperioa desegin eta hainbat herrialdetan
zatitu zen: Austria, Hungaria eta Txekoslovakia. Gainera,
bestelako lurraldeak galdu zituen, azken hauek Jugoslavia,
Polonia eta Errumaniari atxiki zitzaizkion.
Otomandar Inperioa Turkiako errepublika bihurtu zen eta
lurraldeak galdu zituen: Siria Frantziarentzat izan zen,
Britainia Handiak Irak eta Palestina okupatu zituen eta Italia
eta Greziak hainbat uharte bereganatu zituzten.
Errusia bakartzeko asmoarekin bere inguruko estatuak indartu
egin ziren: Poloniak, Errusia, Austria eta Alemaniako lurrak
hartu zituen: Haien artean, Dangizeko korridorea (gaur egungo
Poloniako Gdansk hirian, nahiz eta hau hiri librea bilakatuta,
Nazioen Elkarteak administratu zuen); eta Errumaniak, Austria-
Hungariaren Transilvania hartu zuen.
Balkanak egonkortzeko Jugoslavia sortu zuten, Serbia,
Kroazia, Eslovenia, Bosnia, Montenegro eta Mazedonia biltzen
zituena.
4.3. Gerraren beste ondorio batzuk
Versaillesko Ituna ez zen bake akordioa izan, baizik eta
alemaniarrek onartu behar izandako inposizioa (Diktat), era
honetan gerra ordain handiak ordaintzera kondenatua izan zen
eta baliabide militarrak murriztera behartua izan zen ere.
Jarrera gogor hau Frantziak eta Belgikak bultzatu zuten, baina
AEBk ez zuen ituna sinatu eta ez zuen Nazioen Elkartean parte
hartu.
Nazioen Elkartea sortu zen 1920an, NBEren aurrekaria.
Erakunde honen helburua munduko herrialde nagusiak elkartzea
zen, nazioarteko arazoak modu baketsuan konpontzeko, nahiz eta
geroago, 20 eta 30eko hamarkadako arazo larriei (faxismoa,
ekonomia krisia…) irtenbidea emateko ez zen gai izan
5. “20ko hamarkada zoriontsua”?
1920ko hamarkada argi ilunen aldia izan zen. Hasieran, gerrostean
suspertzeko zeudenez, ekonomia krisi latza izan zen, eta
frantziaren eta Alemaniaren arteko tentsioek jarraitu egin zuten.
Hala ere, 1924tik aurrera, ekonomia hobetzen hasi zela zirudien,
eta potentziak elkarren artean hobeto ulertzen ziren. Gerra
arriskua aldentzen ari zela zirudien.
5.1. Ekonomia hazkunde desberdina
Britainia handiak ekonomia nagusitasuna izateari utzi izion
eta AEBek hartu zuten toki hori. Europako ekonomiaren
berregokitzapenak luze jo zuen, bate zere Alemanian, non gerra
ordainak ordaindu behar ziren.
1923tik aurrera, ekoizpena handitu eta langabezia murriztu
egin ziren. Europako herrialdeetan, orohar, bizitza maila
hobetu egin zen.
5.2. Lehen diktaduren garaipena
Herrialde berrietan erregimen demokratikoak ezarri ziren,
baina garai horietan demokraziak ahulak ziren eta krisi
ekonomikoaren eraginez gizartean tentsioak nagusi ziren,
gainera iraultza komunista gertatzearen beldur ziren hainbat
tokitan.
Egoera honetan herrialde batzuetan erregimen diktatorialak
ezarri ziren: Mussolini (Italian), Primo de Rivera (Espainian),
Horthy (Hungarian), Pilsudsky (Polonian), eta Portugal, Grezia
eta Jugoslavian.
5.3. Nazioarteko politika: tentsiotik itxaropenera
Alemaniak, ekonomi krisia zela eta, ezin zion Frantziari
gerrak sortutako zorrak ordaindu, ez eta Frantziak AEBri berea
ere, eta honek tentsioak areagotu zituen.
Egoera hau ikusirik Frantziako armadak Ruhr eskualdea
(Alemaniako eremu aberatsena ikatz eta altzairu ekoizpena
bertan kontzentratua zegoelako) okupatu zuen 1923an, Alemaniako
meatzeak bereganatu asmoz. Honen aurrean alemaniar langileek
grebak eta erresistentzia pasiboak egin zituzten.
Dawes Plana: Alemaniak aliatuei kalte ordainak ordaindu ahal
izateko mailegu bat eman zion AEBek Alemaniari.
Locarnoko Ituna: Alemaniak bere mugak onartu eta Nazioen
elkartean sartu zen, estatu desberdnen arteko giroa “goxatu”
zen, 1920ko hamarkada zoriontsuaren arrazoia.
6. 30eko hamarkadako krisia
1929ko New Yorkeko burtsaren krakak ekonomia krisi larria eragin
zuen mundu osoan, Krisiari irtenbidea bilatzeko solidaritaterik
ez zegoen nazioartean, eta estremismo politikoa sendotu zuen.
6.1. 1929ko krisiaren jatorria
Superprodukzioa
Espekulazioa
Bi Arrazoi horiek zirela medio, Burtsaren Krisia eman zen:
1929 ko urriaren 24ean, Ostegun beltza eman zen: akzio asko
saldu, enpresen balioek gainbhera egin eta inbertitzaileek
lurra jo zuten.
6.2. Krisiaren ondorioak eta konpontzeko ahaleginak
Langabezi hazkundea eman zen eta honek kontsumoa murriztea
ekarri zuen. Era berean, bankuek maileguak murriztu zituzten.
Krisia mundu osoan azkar hedatzearen arrazoiak:
o AEBek inportazioak gutxitu zituen.
o AEBek Dawes Planean utzitako kapitalak aberriratzen
hasi ziren
6.3. Estremismo politikoaren garaipena
Sobietar Batasunaren komunismoa langile eta nekazarien eredu.
Erdi mailako klaseak eta burgesia eskuin muturreko alderdien
alde. Komunismoaren zabalkundea eragozteko alderdi faxistak
sortu ziren.ç
Diktadurak: Salazar (Portugal), Dollfus (Austria), Metaxas
(Grezia), …Hitler.

7. Gizarte aldaketa handiko garaia
Gerrarteko garaian gizartea modernizatu egin zen: masa gizartea
sendotu zen, emakumeak bere egoera hobetu zuen eta komunikabideak
lehen mailako eginkizuna betetzen hasi ziren.
7.1. Gizartearen modernizazioa
Komunikabide eta Sufragio Unibertsalari esker, Politikan
parte-hartzea gero eta handiagoa zen. Erdi mailako klasea
egonkortu zen.
Masa alderdiak sortu ziren.
Kontsumo gizartea agertu zen.
Aisialdiaren beste kontzeptu bat sortu zen.
7.2. Emakumearen emantzipazioa
XIX. Mendearen erdialdean mugimendu sufragista agertu zen.
Espainian XIX.ean Concepción Arenalek sustatu zuen feminismoa
ondoren Clara Campoamor eta Victoria Kent nabarmendu ziren.
1931ean II. Errepublikaren konstituzioak emakumearen boto
eskubidea ezarri zuen.
7.3. Komunikabide eta asialdiaren garapena
Eguneroko prentsa, zinema, irratia. Komunikabideak
biztanleria ideologikoki kontrolatzeko propaganda tresna.
8. Kultura aldaketa handiko garaia
8.1. Zientziaren aurrerapenak
Einstein eta Freud
8.2. Abargoadien goren unea
Espresionismoa, artearen alor ia guztietan.
Surrealismoa: Salvador Dalí, René Magritte, Joan Miró.
Abstrakzioa: Paul Klee eta Piet Mondrian

No hay comentarios:

Publicar un comentario