lunes, 9 de mayo de 2011

Faxismoa eta nazismoa

1. Itaia faxista: ezaugarri nagusiak
Italia izan zen erregimen faxista ezarri zuen lehen herrialdea,
eta askorendako jarraitu beharreko eredua bilakatu zen.
1.1. Mussolinik boterea eskuratzea 
Italian Lehen Mundu Gerraren ondoren krisi egoera handia zegoen:
Zorrak prezioen igoera eragin zuen, eta armadaren
desmobilizazioaren ondorioz, langabezia hazi egin zen.
Honek guztiak jendartean tentsioak areagotu zituen: nekazariak
lurjabeen lur sailak okupatzen hasi ziren eta langileak fabrikak
indarrez hartu; erdi eta goi mailako klaseak herrialdean
iraultza komunista gertatzeko beldur izaten hasi ziren.
Alderdi politiko tradizionalek ez zioten egoerari behar bezala
heltzen jakin eta biztanleria muturreko bi alderdien alde jarri
zen neurri handi baten: Alderdi Komunista eta Benito
Mussoliniren Fasci Italiani di Combattimento.
Mussoliniren taldeak 1919tik 1921era arteko hauteskundeetan
aulki gutxi lortu izanak, boterea indarrez hartzera bultzatu
zuen. Horretarako alderdiko kide asko bildu eta Italiaren
erdialdeko hainbat herrietatik Erromarako martxa antolatu zuten
(1922ko urriaren 27tik 28ra). Martxaren amaieran, Victor Manuel
III.a erregeak Mussoliniri gobernua eratzea eskeini zion eta era
honetan honek botere osoa eskuratu zuen.
1.2. Mussoliniren gobernua: faxismoaren ezaugarriak 
Pentsamolde antidemokratiko eta antikomunista.
Buruzagi batek (duce delakoa) zuzentzen zuen estatua modu
totalitarioan; askatasunak deuseztatuz eta alderdi bakarra
ezarriz (hauteskunderik ez ziren egiten).
Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, herrialdearen
autosufizientzia lortzeko.
Errepresio bortitza arukaritza politikoen aurka.
Hezkuntza eta komunikabideen kontrola iritzi publikoa
gobernatzeko.
Nazionalismo espansionista (Italiak, Inperio koloniala helburu).
Indarkeria eta militarismoa gurtzen zuten.
2. Alemania gerraostean: Weimarko Errepublika (1919-1933)
Beste eredu totalitario bat Alemania nazikoa izan zen. Adolf
Hitlerrek nola lortu zuen ulertzeko, ezinbestekoa da Alemaniak
Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren izandako krisia aztertzea.
2.1. Weimarko Errepublikaren ahultasuna 
Lehen Mundu Gerrako porrotaren ondoren, Alemaniako enperadoreak
abdikatu egin zuen eta Weimarko hirian bildutako batzar
kostituziogile batek konstituzio berri bat egin zuen: Horregatik
aldi honi Weimarko errepublika deritzo.
Alderdi garrantzitsuena Alderdi Sozialdemokrata zen, Parlamentua
eta Gobernua kontrolatzen zuen.
Halere, muturreko oposizioa nabarmendu zen:
o Espartakistak. Komunistak ziren, Errusiaren gisako erregimena
eratzearen aldekoak.
o Talde kontserbadoreak. Adolf Hitlerren Alderdi Nazional
Sozialista (NSDAP), zeina 1920an boterea indarrez lortzeko
ahalegina egin zuen Estatu Kolpe baten bitartez (Municheko
putscha).
2.2. 1930eko hamarkadako ekonomia krisia 
Alemania, 1929 krakean kaltetuenetako bat izan zen; AEBek
Alemanian kapital handiak inbertitu baitzituen. Alemanian
enpresa askok itxi behar izan zuten eta Alemania 6 milio
langabetu izatera iritsi zen 1932an.
3. Hitlerrek boterea eskuratzea
Hitlerrek legez eskuratu zuen boterea, 1930eko hamarkadaren
hasieran Alemanian zegoen krisi eta indarkeria egoerak lagunduta.
Baina, berehala, bi urte igaro baino lehen, oposizioaz libratu eta
botere guztia eskuratu zuen.
3.1. Ekonomia krisiaren ondorio politikoak 
Ekonomia krisiak tentsioa eta atsekabea areagotu zituen, langile
eta erdi mailako klaseek gobernuari bizkarra eman eta muturreko
alderdien aldeko apostua egin zuten nagusiki.
Industrialariak eta finantzariak langile iraultza gertatzeko
beldurrez, ekonomikoki alderdi naziari lagundu zioten.
3.2. Hitlerrek legez eskuratu zuen boterea
1932ko hauteskundeetan komunistek eta naziek jaso zuten boto
gehien, sozialista eta zentroko alderdiek galera handiak izan
zituzten, Inork ez zuen gehiengo osoa lortu.
Errepublikako presidente, Hindenburg hautatu zuten berriro eta
arazo batekin aurkitu zen inork gehiengo garbia lortu ez
zuelako. Negozio-gizon eta talde kontserbadoreenek bultzatuta,
ordea, Hinderburgek Hitler izendatu zuen kantziller 1933ko
urtarrilean.
3.3. Oposizioaren desagerpena 
Komunista batek Reichstagari (Parlamentuari) su eman ei ziolako
aitzakipean, 1933ko otsailaren 28an, Hitlerrek komunistak
kontzentrazio esparruetan kartzelatu zituen eta egoera
probestuz, alderdi politiko eta sindikatu guztiak, nazia izan
ezik, legez kanpo utzi zituen.
1934an Labana Luzeen gauean bere alderdi barruko aurkari
politikoak akabatu zituen.
Urte bereko abuztuan Hindenburg hil ostean, Hitlerrek hiru kargu
nagusi bildu zituen bere baitan: estatu burua, gobernu burua eta
alderdi legal bakarreko presidentea.
4. Nazismoaren ideologia
Hitlerrek Mein Kampf programan agertutako ideietatik hartu zuen
inspirazioa nazismoak. Programa hori ulertu gabe, zaila da
erregimen nazia nolakoa zen ulertzea.
4.1. Hitlerren ideiak 
1923an Municheko estatu kolpean porrot egin eta gero, Hitler
kartzeleratu egin zuten eta bertan Mein Kampf (Nire Borroka)
idatzi zuen, zeinean bere ideiak azaldu zituen.
Ideario horrek faxismoaren ezaugarri asko zituen:
o Buruzagia gurtzea.
o Estatuaren nagusitasuna.
o Indarkeria eta gazteria gorestea.
o Arrazismoa.
o Balio tradizionaletan oinarrututako pentsamoldea.4.DBH 7. Ikasgaia: Faxismoa eta Nazismoa. 4
4.2. Pentsamolde arrazista.
Hitlerren ustez, alemaniarrak arraza ariokoak ziren, goi mailako
arraza, eta behe mailako herriei nagusitu behar zitzaien:
latindarrak, eslaviarrak, ijitoak eta, batez ere, judutarrak.
Arraza garbitasuna aplikatu zuen: judu eta arioen arteko sexu
harreman eta ezkontzak debekatu zituen.
Ondoren, 1938an Kristal hautsien Gaua izan zen: dozenaka judu
hil, bere dendetan lapurtu, sinagogei su eman eta 26.000 judutar
kontzentrazio esparrueta giltzapetu zituen.
Jazarpen hori zela eta, judu asko Europako beste herrialdeetara
erbesteratu zen.
Okerrena iristeko zegoen oraindik: 1942an, Bigarren Mundu
Gerran, Hitlerrek azken irtenbidea aplikatzea erabaki zuen.
Alemaniako eta konkistatutako herrialde guztietako
(Txekoslovakia, Austria, Polonia…) juduak eta ijitoak
sarraskitze esparruetara deportatu zituzten. Ikertzaileek
frogatu dutenez, gutxienez 5 milioi hil ziren esparru horietan,
5. Barne politika: erregimen totalitarioa
Erregimen nazia estatu totalitarioa izan zen; pertsonen askatasuna
errespetatzen ez zuen erregimena. Era berean, herritarrek ez zuen
gobernarien parte hartzen. Gobernua alderdi naziak gizarteko
alderdiak kontrolatzeko asmoa zuen.
5.1. Alderdi bakarra 
Hitlerrek boterea eskuratzerakoan, alderdi politiko guztiak
legez kanpo utzi zituen: alderdi naziak boterearen eta
administrazioaren baliabide guztiak kontrolatzen zituen.
Führerak (buruzagi ukaezinak) estatua zuzentzen zuen. Naziek
uste zuten führera ezin zela inoiz okertu, eta itsu-itsuan
obeditu behar zitzaiola.
5.2. Biztanleriaren kontrola: izua eta propaganda 
Biztanleria kontrolatzeko Polizia Estatua ezarri zuten. Polizia
aparatuaren burua Himmler zen.
Polizia aparatuak S.S delakoa (hamarna mila pertsonaz osatutako
Hitlerren guardia pertsonala) eta Gestapo (polizia sekretua)
ziren.
1933tik 1939ra milioi bat alemaniar kontzentrazio esparruetara
bidali zituzten.
Izuaz aparte, biztanleria kontrolatzeko propaganda ere erabili
zuten, hortan Goebbels buru izan zen. Biztanleria erregimenaren
onuraz konbentzitzea zuen xede, gezurra eta manipulazioa
erabiliz.
Hitlerrek jendarte kontrolatzen zuen erabat, eta Hezkuntzak
pentsamolde nazia transmititzen zuen. 4.DBH 7. Ikasgaia: Faxismoa eta Nazismoa. 5
5.3. Alemania nazifikatua?
Errepresioa eta propagandaren ondorioz, nazismoak ez zuen ia
oposiziorik izan. Halere zaila da jakitea zenbat alemandar
zeuden aktiboki bere alde.
6. Kanpo politika: militarismoa eta espantsionismoa
Alemaniako lehentasunetako bat Alemania berriz potentzia handi bat
bihurtzea zen. Horretarako, kanpo politika gerrazalea jarri zuen
martxan, eta finantzatzeko beharrezko baliabide guztiak mobilizatu
zuen.
6.1. Pentsamolde espantsionista 
Alemaniak Versaillesko Itunean ezarritako mugetatik kanpo hedatu
behar zuela defendatzen zuen.
Espantsionismo honek bi oinarri ideologiko zituen:
Pangermanismoa (Europako alemaniar jatorriko herrialde guztiak
estatu batean batzeko helburua) eta Bizi-espazioaren teoria
(goi-mailako arraza arioak eskubidea zuen eslaviarren eta behemailako beste arrazen kontura lurraldeak konkistatzeko).
6.2. Kanpo hedapena 
Lehendabizi, berrarmatze-plan handia jarri zuen martxan, eta
nahitaezko soldaduska berriro ezarri. Goering armada indartsu
eta modernoa prestatu zuen: 1930eko hamarkadako armada
indartsuena.
Alemania hedatzen hasi zen: 1938an Austria inbaditu zuen, bai
eta Txekoslovakiako Sudeteak eskualdea ere (3 milioi alemaniar
bizi ziren bertan). 1939an Txekoslovakia osoa okupatu zuen.
6.3. Gerrara bideratutako ekonomia
Herri-Lan handiak egiteko politika jarri zen martxan
langabeziarekin amaitzeko xedearekin.
Geroago, lehentasuna kanpo politika sendotzea izan zen: helburua
Autarkia zen (ekonomia politika bat, zeina herrialdeak behar
duen guztia ekoiztea lortzea helburu duena, atzerritik ezer
inportatu behar ez izateko)
Gainera, armadarekin zerikusia zuten industrietan asko inbertitu
zuten (armamentua, kimika, siderometalurgia…)
Estatuak ekonomia politikaren ildoak zehazten zituen, hala ere,
enpresa pribatuek martxan jarraitu zuten.
Thyssen eta Krupp bezalako enpresa talde handiak erregimen
naziaren alde jarri ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario