BIGARREN MUNDU GERRA
1. Segurtasun kolektiboaren porrota eta gerrarako bidea (1930-1939)
1.1. Nazioen Elkartearen eraginkortasunik eza faxismoaren aurka
1929ko krisiak ondorio politiko eta sozial larriak izan zituen:
Japonia, Italia eta Alemaniak kanpo politika erasotzaile eta espantsionistak hasi zituzten, merkatuak eta oinarrizko lehengaiak kontrolatzeko eta pairatzen ari ziren gizarte krisiarekin amaitzeko. Horretarako, nazionalismo basatia eta aberriarekiko harrokeria bultzatu zituzten.
Japoniak Mantxuria inbaditu zuen (1931) eta protektoratu bat ezarri zuen: Mantxukuo. Nazioen Elkarteak zigor moduan Japonia erakunde horretatik bota zuen.
1933. urtean Hitler Alemaniako kantziler hautatu zuten. Urte bereko urrian Nazioen Elkartea uztea erabaki zuen, 1935ko urtarrilean Sarre berreskuratu zuen erreferendum bat egin ondoren eta 1936ko martxoan Renania eskualdea militartzea
erabaki zuen, nahiz eta hori Versaillesko itunak esandakoaren kontra joan.
1935an Italiak Etiopia inbaditu zuen.
Bigarren Mundu Gerrarako bidea
1.2. Faxismoen arteko lankidetza
Alemaniak, Italiak Etiopia konkistatu izana onartu zuen eta hori dela eta, Italiak nazien aldera abiatu zuen bere politika.
Bien arteko harremanak indartu egin ziren, 1936ean Espainiako Gerra Zibilean altxatutako bandoa babestu zuten. Bere lankidetza politika areagotuz joan zen eta Erroma-Berlin ardatza sortu zen 1936ean.
Azaroan Hitlerrek Antikominterm Ituna sinatu zuen Japoniarekin (Sobietar Batasunaren aurka) eta geroago Italiak ere sinatu zuen.
1.3. Baretze politikaren porrota
Europako potentziek Alemaniaren eskakizun guztiak onartu zituzten (Sarre, Renania,…) beste gerra bat piztu ez zedin, horrexegatik esaten da, hain zuzen ere, baretze-politika egin zutela.
Ondoren Hitlerrek Austria inbaditu, zuen (1938ko martxoa). Urte bereko azaroan, Sudeteak eman zizkioten (Chamberlain, Britainia Handiko lehen ministroaren onarpenarekin). Azkenik, Txekoslovakia osoa anexionatu zuen Municheko konferentziaren ondorioz (Frantzia, Britainia Handia eta Italiak Hitlerren
eskakizunak onartu zituzten).
1.4. Gerraren eragilea: Poloniaren erasoa
Baina Hitlerrek beste lurralde bat ere nahi zuen: Polonia. Hura eskuratzeko ezkutuko paktu bat egin zuen Stalinekin (SESBek Finlandia eta Baltikoko estatuak berenganatuko zituen). Frantzia eta Britainia handiak, ordea beste itun bat sinatuta zuten Polonia babesteko eta Alemaniaren inbasioa ezin izan zuten jasan eta, hortaz, Poloniaren erasoa gerraren eragiletzat jotzen da.
2. Alemaniaren ofentsiba (1939-1941)
2.1. Mendebaldeko frontea
Alemaniako armadak hilabete batean Polonia inbaditu zuen tanke ugari erabilita eta blitzkrieg izeneko taktika militarrari esker.
Alemaniak, 1940ko apirilean Danimarka eta Norvegia inbaditu zituen, eta maiatzean Frantziaren aurkako erasoa jo zuen, horretarako, lehenik Holanda eta Belgika konkistatuz.
Ekainean Paris okupatu zuten. Alemaniak Alsazia eta Lorena anexionatu zituen eta Frantziako lurraldea bi zatitan banatuta gelditu zen: Atlantikoko aldea alemaniarren agindupean eta gainerako lurralde eta koloniak Petain jeneraren agindupean (Vichyko Frantzia) baina Hitlerren agintearen mende.
Britaina Handian Winston Churchillek Chamberlainen tokia hartu zuen. Ingalaterraren gudan, non airez bi aldeak borrokatu ziren, alemaniarrek galdu zuten.
Italia ekainaren 10ean sartu zen gerran eta Afrikaren iparraldean ziltasunak zituztenez alemaniak bere tropak bidali zituen haiek laguntzera: Afrika Korps. Gainera, Italiak Grezia inbaditzea erabaki zuen, baina ezin izan zuenez, Alemaniako
tropek inbasioan parte hartu zuten.
2.2. Ekialdeko frontea
Hitlerrek SESB inbaditzea erabaki zuen komunismoa etsai nagusitzat zeukalako, eta horrela egin zuen 1941ko ekainaren 22an, hiru milioi soldadu baino gehiagoko armada erabiliz. Helburua negu aurretik leningrado Mosku eta Kiev okupatzea zen.
Baina operazioa atzeratu zenez, alemaniak ez zituen bere helburuak bete eta gatazka luzea eta izugarri gogorra bilakatu zen.
2.3. Ozeano Bareko Gerra
Japonia Ozeano Bareko potentzia nagusia zen, eta enperadorea, aitzitik, irudi sinboliko bat besterik ez: benetako boterea militarren esku zegoen, diktadura militar baten esku, hain zuzen ere, Tojo jeneralaren zuzendaritzapean.
1941ko abenduaren 7an, Japoniako flotak Pearl Harborri eraso zion (Ozeano Barean AEBek zuen base militar bati). Basea suntsitu zuten, hegazkin ontziak besterik ez ziren salbatu. Horren ondorioz, AEBek Bigarren Mundu Gerran sartu ziren
aliatuen taldean.
2.4. Totalismoaren ordena berria
Okupatutako lurraldeetan gobernu naziak esplotazio ekonomikoa eta errepresio politikoa ezarri zituen (juduen jazarpen sistematikoa, kontzentrazio esparruak,…).
Japoniak, okuatutako lurraldeetan antzeko politika ezarri zuen.
3. Aliatuen garaipena (1942-1945)
3.1. Urte erabakigarria: 1942
Stalingrado. Kaukasoko petrolio erreserbak
Alamein. Afrika Korps, Rommell jenerala, Erdialdeko Ekialdeko
Petrolioa Egipto.
Midway. Aliatuek japoniarren segadaz ohartu, Koral Itsasoko
Gudua. Ozeano barearen kontrola.
3.2. Aliatuen kontraerasoak (1943)
Errusian, Kurskeko Gudua, alemaniarrak ofentsibatik defentsibara.
Afrikako Iparraldetik, aliatuek Italiako inbasioa: Siziliatik hasi eta Montecassinoraino. Han estatu faxista Mussoliniren agindupean.
Ozeano Barean, Guadalcanaleko Gudua, Mac Arthur, igel-jauziak taktika.
3.6. Aliatuen azken ofentsibak (1944-1945)
Normandiako lehorreratzea. 1944ko ekainaren 6an. Ondoren, Abuztuaren 26an, Paris askatu zuten.
Ardenetako Gudua. Alemaniarren porrota. Alemaniako hirien aurkako bonbardaketa estrategikoak.
Sobietarrek Berlin konkistatu zuten 1945ko maiatzaren 2an. Lehenago apirilaren 30ean, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen.
Hiroshima eta Nagasaki, 1945ko abuztuaren 6 eta 8an bonba atomikoa.
4. Bakearen antolaketa
4.1. Bake konferentziak: Yalta eta Potsdam
Aliatuek Versaillesko Itunaren hutsegiteetatik ikasi zuten eta bake iraunkorra lortzeko erabili beharreko baliabideetaz eztabaidatu zuten. Bestalde, gerrak agerian utzi zuen bi potentzia handi zeudela (AEB eta SESB) eta munduko ordena berriak egoera hori islatu behar zuela.
Aliatuak zenbait konferentziatan bildu ziren gerrak iraun zuen bitartean, estatejiak eta baldintzak adosteko. Konferentzia garrantzitsuenak Yalta (Ukrania, Krimeako penintsula) eta Potsdamen (Alemania, Berlin ondoko Brandeburgon) egin ziren.
Yaltako konferentzian (1945ko otsaila), Stalin, Roosevelt eta Churchill naziengandik askatu ondorengo Europaren egoeraz aritu ziren solasean. Testuingurua Stalinen aldekoa zen, SESEBeko armadak ordurako Ekialdeko Europa osoa askatu baitzuen. Hiru erabaki nagusi hartu ziren: Lehenik, Stalinek Ekialdeko Europan hauteskunde libre eta demokratikoak egiteko konpromisoa hartu zuen, baina Mendebaldeko ikuskapenik onartu ez zuenez, agindutakoa ezerezean gelditu zen. Bigarrenik, Alemania lau zatitan banatu zuten, zati bakoitza potentzia garaileetako bat administraturik (AEB, SESB, Britainia Handia eta Frantzia). Azkenik, Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortzea proposatu zen. Nazioarteko elkarte honek bakeari eusteko helburua izanen zuen.
Potsdameko konferentzian aliatuen arteko desadostasunak handiak izan ziren. Stalinen jarrera oso gogorra zen. Gauza bakar batean jarri ziren ados: naziek egindako gerrako krimenen arduradunen aurkako epaiketak egitea.
4.2. Lurralde aldaketak
SESBek Hitlerrekin 1939an sinatutako itunean anexionatutako Poloniako lurraldeak eskuratu zituen. Salla(Finlandia), Karelia (Finlandia), Estonia, Letonia, Lituania, Ekialdeko Prusia,….
Alemaniak Ekialdeko Prusiako Hegoaldea, Pomerania eta Silesia eman zizkion Poloniari. Poloniako mugak Oder eta Neisse ibaien artean ezarri ziren.
Alemania lau herrialdeen artean banatu zuten. Austria Alemaniaren lurraldetik berezi zen eta Berlin eta Viena hiriak ere zatitu zituzten.
5. Gerraren ondorioak
5.1. Hildakoak eta kontzientzien krisia
Historiako hondamendi handiena izan zen: 60 milioi hildako zuzen, 35 milioi zauritu eta elbarri eta 3 milioi desagertu.
Militarrak Zibilak
5.2. Galera ekonomikoak
Bigarren Mundu Gerran izandako hondamendi ekonomikoa izugarria izan zen, aurrez ezagutu gabeko tamaina izan zuen.
Etorkizunean halako egoerarik gerta ez zedin, bi erakunde sortu ziren: Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta geroago Munduko Bankua izena hartuko zuen Nazioarteko Berreraikuntza eta Garapenerako Bankua. Erakunde hauek bi helburu zituzten: herrialdeei bere ekonomia berreraikitzen laguntzea eta munduko finantza sistema
berria sortzea, herrialdeen ekonomia akordioak bideratzeko.
5.3. Aldaketa politikoak
Europak munduko politikaren nagusitasuna galdu zuen. Handik gutxira, Europako herrialdeek bere inperio kolonialak ere galdu zituzten. Botere galera honi aurre egiteko xedearekin Europa bateratzearen beharra proposatzen hasi zen Europan. Sobietar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuek munduko orden
berriaren gidaritza hartu zuten. Eta laster, bien arteko tirabirak hasi eta Gerra Hotza delakoa sortu zen.
5.4. Nazio Batuen Erakundea
Nazioen Elkarteak bakea zaintzeko eraginkortasunik ez zuela egiaztatu zenez, beste foro bat sortzea erabaki zuten: Nazio Batuen Erakundea (NBE).
1945ko ekainean 50 herrialde baino gehiagoko ordezkari bilera bat egin zen: San Franciscoko Konferentzia. Bilera honetan NBEko fundazio gutuna idatzi zuten, eta bertan, erakundearen lau helburuak zehaztu zituzten:
o Pertsonen eskubideak babestea. Adin, sexu, arraza eta
erlijioagatiko bereizketarik ez.
o Bakeari eustea.
o Herrien determinazio librea. Deskolonizazioaren ateak
zabaldu ziren.
o Herrien arteko lankidetza. FAO, UNICEF, UNESCO…
Erabaki garrantzitsuenak Segurtasun Kontseiluak hartzen ditu. Bost herrialdek daukate kontseiluan beto eskubidea: AEB, SESB, Britainia Handia, Frantzia eta Txinak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario