SESB, ESTATU-EREDU BERRIA
1. TSARISMOA
Errusian, antzinako erregimenean oinarritutako eta ondoren azaltzen diren
ezaugarriak dituen sistema politikoa:
Monarkia absolutua. Monarkak (Tsarrak), estatuko botere gorena zuen
eta gobernatzeko, Nobleziaren, Eliza ortodoxoaren, Armadaren eta
Burokraziaren laguntza zuen.
Duma (parlamentua) egon, bazegoen; baina botere oso mugatutakoa:
tsarrak nahi zuenean deitu edo desegin baitzetzakeen.
Errepresio politiko handia.
Artzeraldi ekonomikoa: nekazaritza eta industrializazio hasi berria.
2. SOBIET
1905ko Iraultzaren ondoren Errusian sortutako antolaketa eredu berria,
langile eta nekazarien herri kontseilu eta batzarrek osatutakoa. Estatu
berriaren eraikuntza eta bilakaeran bere biziko garrantzia izanen du.
3. KERENSKY
1917ko Otsaileko Iraultzean, Tsarrak abdikatu eta gero eratutako behin
behineko gobernu burua. Talde iraultzaileen arten sozial-iraultzaile
alderdiko kide. Bere gobernuaren epelkeriak eta jendartearen aldaketa
goseak bete ez izanak bultzatuko zuen hilabete gutxiren buruan Urriko
Iraultza piztera.
4. BOLTXEBIKE
Langile eta intelektualez osatutako Tsarismoaren aurka agertu zen eta
Urriko Iraultza gidatu zuen alderdi politiko marxista iraultzailea. Bere
ordezkaririk nagusiena Lenin izan zen.
5. LENIN
Errusiako Iraultzako arima, boltxebikeen burua. Urte askoan erbestean
bizi izandakoa, bertan idatzitako lanetan bere ideia politikoak azaldu
zituen.
6. TROTSKY
Errusiako Iraultzan garrantzi handia izan zuen buruzagi boltxebikea.
Armada Gorriaren burua. Erbestean, Mexikon, Ramon Mercader Stalinen
agente kataluniarrak piolet batekin hil zuen.
7. GERRAKO KOMUNISMOA
Errusiar Iraultzaren ondoren Tsarraren aldeko elementu
kontrairaultzaileen kontra eman zen Gerra zibilean (1918-1921) ezarri zen
sistema ekonionikoa: Industriaren nazionalizatzea, landaren
kolektibizazioa eta nekazarien uztaren konfiskatzea.
4.DBH 6.Ikasgaia: SESB, ESTATU-EREDU BERRIA KONTZEPTU NAGUSIAK
8. NEP
Sobietar Batasunaren eraketa prozesuan (1921-1929), Iraultzak aurrera
egin eta arazo ekonomikoei aurre egin ahal izateko hartu ziren Ekonomia
Politika Berriko neurriak: Nekazariak askatasunez laboratzen uzta, barne
merkataritza askearen baimentzea eta enpresa txiki eta ertainak jabetza
pribatuan izaten uztea.
9. SOBIET GORENA
1922an SESB estatu eredu berria eratu ondoren, 1923an Errepublikako
Konstituzioa onartu zen. Bertan estatu berriaren politika sistema
zehazten zen eta Sobiet Gorena legegintza organo gorena zen,
errepubliketako sobietek aukeratzen zutena. Sobiet Gorenak, bere aldetik,
Presidiuma (honen presidentea estatu burua zen) eta Herri komisarioen
kontseilua (Ministroen kontseiluaren gisako bat) aukeratzen zituen.
10. SBAK
SESB estatu eredu berria eratutakoan, politika antolakuntza kontrolatzen
zuen alderdi politiko bakarra, Alderdi Komunista, SBAK deitzen zen.
11. STALIN
Lenin hitzerakoan (1924), buruzagi talde txiki baten arteko borrokak eta
liskarren ondoren, Stalin SBAKko idazkari nagusi izendatu zuten. Stalinek
herrialde bateko sozialismoa sendotzea defendatzen zuen eta munduko
iraultza egitearen ideia baztertu. Helburu nagusia SESBen iraultza
finkatzea eta sendotzea izanen zen. Politika neurri gogorrak erabili
zituen: prgak eta gulagak, besteak beste.
12. KOLJOS
Kooperatiba erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak.
13. SOVJOS
Estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak.
14. ERREALISMO SOZIALISTA
Stalinek kultura kontrolatu nahi zuen abangoardiako artistak jazartzen
hasi zen Kontrairaultzaileak eta burgesak zirenaren akusaziopean eta
Errealismo sozialista arte joera ofizial bakarra ezarri zuen, arte joera
honek ezaugarri hauek zituen: estilo tradizionala zuen, eta gaiei
zegokienez iraultza eta iraultzaren buruak zein iraultzaren oinarritzat
hartutako taldeak goratzen zituen; hala nola langileak eta nekazariak.
15. GULAG
Stalinen gobernupean sortu ziren konzentrazio esparruak, non bizitza
baldintza kaxkarretan, bortxazko lanak egitera behartzen zuten jendea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario