viernes, 8 de abril de 2011

7.GAIA SESB,ESTATU-EREDU BERRIA

7.gaia: SESB, ESTATU-EREDU BERRIA


TSARISMOAREN ERORIALDIA ERRUSIAN
(1905-1917KO OTSAILA)

1.1. Tsarismoaren amaiera

XX. mendearen hasieran,Errusiak (tsarrak) Monarkia absolutuari eusten zion: Noblezia,
Eliza ortodoxoa, Armada eta Burokraziaren laguntzaz.
Duma: Botere mugatua zuen parlamentua.Ez zegoen askatasun politikorik.
Ekonomia: Nekazaritzan oinarritutakoa, nahiz eta Industrializazioa hasi zen. Industria astuna kokatu ziren, eta trenbidea eraikitzen hasi ziren.Horren ondorioz, biztanleria langilea hazi egin zen
Tsarismoaren aurkako indar politikoak:
·         Burgesen alderdiak: Sozial-Iraultzaileak (Kerensky).
·         Langile iraultzaileak: Mentxebikeak (moderatuak) eta
Boltxebikeak (erradikalak).

1.2. 1905ko Iraultza

1905ean japoniarren tropek Tsarren armada garaitu zuen eta honek
biztanlegoarengan nahigabea eta istiluak sortarazi zituen.
1905ean, Iraultza; Igande odoltsua: Herri-masak tsarraren bizitokira abiatu ziren beren eskaerak egiteko(ez zuten tsarismoa suntsitzeko asmorik, baizik eta, erreforma politikoak egiten hastera behartzeko asmoa); Agintariek, ordea,errepresio bortitzaz erantzun zieten.
Nekazariak eta Langileak Sovietetan antolatu ziren.
Tsarrak kontzesioak egin zituen Manifestu inperialean gordeta daudenak.Kontzesio nagusia Duma sufragio unibertsalaren bitartez aukeratzea izan zen., baina berehala utzi zuen konpromisoak betetzeari.

1.3. 1917ko Otsaileko Iraultza

1914ean Errusia Lehen Gerra Mundialean sartu zen eta hau Herriak ez zuen onartu: grebak eta manifestazioak izan ziren eta hauek gogorki erreprimituak izan ziren.
1917ko iraultza Otsailaren 23an hasi zen, San Petersburgon izandako manifestazioaren ondoren. 25an greba orokorra hasi zen eta altxamenduak izan ziren kuarteletan. Soldaduek uko egin zioten grebalariei tiro egiteari.
Otsailaren 27an Kerenskyk behin behineko gobernua eratu zuen, baina Herriak hau ere ez zuen begi onez ikusten, epelegia zelakoan eta Sovietetan antolatuta miliziak ere sortu zituzten eta milizia armatuak ere izan zituzten (Guardia Gorria). Boltxebikeek zenbait gauza eskatzen zituzten: gerra bertan behera uztea, langileen bizitza-baldintzak hobetzea, lurrak nekazarien artean banatzea, eta gutxiengo nazionalak aintzatestea.

IRAULTZA BOLTXEBIKEA EDO URRIKO IRAULTZA
(1917-1921)

2.1. 1917ko Urriko Iraultza

Behin behineko gobernuak ezin izan zuen gizarte eta politika ezegonkortasuna eragotzi; era berean, gobernuak gerran segitzea erabaki zuen.Horrez gain, sobieten protagonismoa areagotu egin zen, eta beren lehen kongresua egin zutn ekainean. Testuinguru honetan Leninen eskuartzea erabakigarria izan zen. Herbestetik itzuli eta Apirileko tesiak programa ezarri zuen: gerra uztea, lurra berriz banatzea, langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea, nazionalitateek autonomia izatea eta sobieti boterea ematea.
Boltxebikeek herri-matxinada prestatu zuten uztailean, baino porrot egin zuen. Leninek berriz erbestera joan behar izan zuen. Irailean, behin-behineko gobernuak armadako sektore kontserbadoreenaren estatu-kolpeari aurre egin zion,Kornilov jenerala buru zela.
Azkenik Urriaren 25 ean Boltxebikeek San Petesburgoko tsarraren Neguko jauregiari eraso egin eta gero (erasorako seinalea Aurora itsasontzitik jaurtitako kanoikada bat izan zen) behin behineko gobernua amaitu zen.
Hortik aurrera, gobernu iraultzaileak Lehen Mundu Gerratik
ateratzea erabaki zuen (Brest-Litovskeko Ituna 1918ko martxoaren 3an sinatu zuten): lurra nekazari pobreen artean banatzeko agindu zuen, baina aurreko jabeei kalte-ordainak eman behar izan gabe, eta gutxiengo nazionalak aintzatetsi zituen. 

2.2. Gerra zibila eta “gerrako komunismoa”

1918aren hasieran iraultza nagusitu zen baina Tsarraren aldekoak
eragozpen bat ziren: lur jabeek, graduazio handiko militarrak, Eliza Ortodoxoa…).
Horrela, Herrialdea bitan banatu zen: kontrairaultzaren aldekoak
(Armada Zuria) zeinak atzerriko potentzien laguntza zeukaten eta Boltxebikeak (Armada Gorria).
Hiru urteren buruan, 1921ean Boltxebikeek gerra zibila irabazi zuten, batez ere Leon Trotskyk Armada Gorrian egindako antolakuntza lanari esker. (Trotsky urte batzu beranduago hilko zuten, Mexikon, Ramon Mercader izan zen heriotza eragin ziona
Piolet bat erabiliz).
Gerrako komunismoa ezarri zen: Industria nazionalizatu, landa kolektibizatu eta nekazariei uzta konfiskatu.
Estatu eredu berria: Proletariotzaren diktadura.


                    3. SOBIETAR BATASUNAREN ERAKETA (1921-1929)

3.1. NEP
Iraultzak aurrera egin zuen baina zituzten arazo ekonomikoei aurre egin ahal izateko Ekonomia Politika Berria (NEP) ezarri behar izan zuten 1921ean.
Neurri ekonomiko berri honek nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen uzten zien, barne merkataritza askea baimentzen zuen enpresa txiki eta ertainak jabetza pribatuan izaten uzten zuen.Industria- eta merkataritza-jabeak eta nekazari dirudunak (kulak)aberastu egin ziren;eta burgesia berriz agertu zen

3.2. SESB: Estatu berri bat

1922an SESB sortu zen (Sobietar Errepublika Sozialisten
Batasuna). Errepublika federazio bat zen, nazio anitzeko estatu multietnikoa, tsarraren garaiko inperioa bezain handia,ia.
1923an Estatu berriaren politika sistema ezartzen zuen
Konstituzioa onartu zen:
o Errepublikek autonomia zuten alor desberdinetan: Hezkuntzan,osasungintzan, antolaketa judizialean eta ohitura propioen erabileran, besteak beste.
o Legegintza organo gorena Sobiet Gorena zen, honek Presidium delakoa izendatzen zuen (Presidium-aren presidentea estatu burua zen) bai eta Herri komisarioen kontseilua ere(ministroen kontseiluaren gisako bat).

Alderdi bakarrak (Alderdi Komunista edo SBAK) politika
antolakuntza kontrolatzen zuen.

3.3. SESB eta Internazionalismoa

Leninek uste zuen beharrezkoa zela iraultza SESB-tik kanpo
hedatzea, eta horretarako Hirugarren Internazionala sortu zuen(Kominterm eta Internazional Komunista ere esaten zaio). Zenbait herrialde gonbidatu zituzten haietan alderdi komunistak sortzeko asmoz.

4. Diktadura estalinista (1929-1953)

4.1. Stalinen maila igoera

Lenin hitzerakoan (1924), buruzagi talde txiki bat hasi zen
alderdia eta estatua zuzentzen (Stalin, Trotsky, Kamenev,
Zinoviev…), baina haien arteko borrokak eta liskarrak etengabeak ziren oso ikuspuntu desberdinak baitzituzten. Azkenik, Stalin SBAKko idazkari nagusi izendatu zuten.
 Stalinek herrialde bateko sozialismoa sendotzea defendatzen zuen eta munduko iraultza egitearen ideia baztertu. Helburu nagusia SESBen iraultza finkatzea eta sendotzea izanen zen. Ordutik aurrera, Hirugarren Internazionala sobietar interesen zerbitzurako erakundea bihurtu zen.

4.2. Stalinek diktadura totalitarioa ezarri zuen

1929an Stalinek botere guztiak bere gain hartu zituen eta
diktadura pertsonala ezarri zuen. Botere handi hori bermatzeko hiru baliabide erabili zituen:
o Pertsona gurtzea.
o Alderdi Komunistaren boterea sendotzea.
o Izua. Polizia politikoa. Gizartean susmo eta salaketa giroa.
 Halaber, Stalinek kultura erabat kontrolatu zuen. 1932tik
aurrera abangoardiako artistak jazartzen hasi ziren,
kontrairaultzaileak eta burgesak zirela leporatzen zitzaien.
Arte joera edo tendentzia ofiziala ezarri zen: errealismo
sozialista.

5. Potentzia ekonomiko bat eraikitzen


5.1. Planifikatutako ekonomia

 1927tik aurrera Stalinek ekonomia planifikatu beharra zegoela ebatzi zuen. Horretarako, planak diseinatu eta prestatzeaz arduratuko zen Gosplan delakoa sortu zuen. Plan bakoitzak bost urte iraunen zituen (bost urteko planak, Plan Quinquenalak). Plan horietan lortu beharreko helburu ekonomikoak eta lortzeko baliabideak zehazten ziren.
 Bost urteko plan hauen helburuak SESB atzerapen ekonomikotik ateratzea, industria garapena lortzea eta nekazaritzan eta militar arloan autosufizienteak izatea zen.
Jarduera ekonomiko guztiak estatuaren kontrolpean geratu ziren: jabetza pribatua desagertu zen.


5.2. Nekazaritzaren kolektibizazioa

Lurren kolektibizazioa eman zen. Nekazariek ez zeuden ados
neurri hauekin, errepresioa gogorra izan zen eta produktibitatea
ez zen bost urteko planetan aurreikusitakoaren mailara iritsi.
 Bi ustiategi mota erabili ziren:
o Koljos: Kooperatiba erregimenean funtzionatzen zuten landetxe handiak.
o Sovjos: Estatuko landetxeak, soldatapeko langileak erabiltzen zituztenak.

5.3. Industria garapena

 Ekonomia politika estalinistak lehentasuna eman zion industria astuna eta energia ekoizpenari.